Olerkigintza

Xabier Lete

Olerkigintza sakon honetan,  Egunsentiaren Esku Izoztuak olerki liburuaz mintzatzea  ezinbestekoa dugu, hots, olerki sorta honengatik,  Kritika Saria  eta Euskadi Literatura Saria jaso bait zituen.

Olerkigintza. Xabier Lete

Olerkigintza. Xabier Lete

1965ean, hogeita bat urterekin, lehenengo pausoak ematen ari zen Xabier Lete euskal kulturgintzaren barruan. Poesia idazten hasia zen jada, lehenengo une batean erdaraz, nahiz eta agudo euskaraz idazten hasi Gabriel Arestiren adiskidetasunak eraginda. Garai honetan, “Zeruko Argia” aldizkarirako artikuluak idazten zituen, Iñaki Behobide, Ramón Saizarbitoria, Ibon Sarasola eta Ricardo Arregi kulturgileekin batera, eta antzerki munduan ere murgiltzen zen, Oiartzungo Lartaun antzerki taldean, hain zuzen ere.

Aurrerago, Donostiako Jarrai antzerki taldean arituko zen, Oiartzungo Inxixun eta Lurdes Iriondok zuzentzen zuen Buruntza taldean antzezlanak aurkezten arituko zen ere.

Urte hartan bertan eta Lekuonatarren eskutik, sortu berria zen Ez Dok Amairu taldean sartu eta abeslari karrerari hasiera eman zion. Ez Dok Amairu, garai hartako egoera politiko kulturalaren iratzartzearen oinarrizko harria zena, 1972an desagertuko zen eta Xabierrek bere abeslari karrerari jarraierari ekin zion, aldiz bakarka, Antton Valverde eta Julen Lekuona bere adiskide minekin, edota, Lurdes Iriondo, bere emaztea zenarekin. Xabier eta Anttonen artean Lizardiren poemak abestu eta ezagutarazi zituzten (Koldo Mitxelenaren hitzetan, euskarak eman duen poetarik bikainena) eta beranduago, hirukote arrakastatsua osatu zuten Julen Lekuonarekin, Txirrita, Xenpelar eta Bilintxen (beste zenbaiten artean) bertso zaharrak berreskuratzen.

Baina hau guztiaz aurrerago hitz egingo dugunez, oraingo honetan, Xabier Leteren Olerkigintza lanetaz mintzatuko gara, guztiaren gainetik, poeta izan zelako Xabier.

Olerkigintza

Olerkigintza. Koldo Mitxelenan

Olerkigintza. Koldo Mitxelenan

Bere lehenengo poema liburuak Egunetik Egunera Orduen Gurpillean(Cinsa, 1968) Gipuzkoako Agora Saria irabazten du. Gabriel Arestiren poesiaren eragina nabaria da poema liburuan, garai honetan Xabierrek eta Gabrielek adiskidetasun hertsia mantentzen baitute eta azken honen “poesia sozialaren” (Harri eta Herri, hain zuzen ere) eragina erabat islatzen da lehenengo olerki hauetan. Xabierrek gogorki kritikatzen ditu boterearen zerbitzari kontsideratzen dituen olerkigileak, hau da, herri menperatu baten alde jokatzen ez dutenak. Bidegabekeria kritikatzen du eta jokabide totalitarioetatik aldendu egiten da, bere inguruko errealitatea aztertzen duelarik: jarrera politiko kontrajarrien eraginez banaturik agertzen den herri baten errealitatea salatzen du. Bere herriaren nortasuna defendatzen duen poeta gazte eta idealista baten lana da, herriak une honetan bizi duen egoera aldatzeko saiakeran parte hartzeko bere burua gai ikusten duena.

1974an Bigarren Poema Liburua (Gero argitaletxea) plazaratzen du. Lan hau askoz ere intimoagoa da. Oiartzungoak, poetaren errola arakatzen jarraitzen du, baina oraingoan, frantziar existentzialismoak bultzatuta bizitza eta heriotzaren ideiari buruz hausnartzen du (garai honetan bere irakurketen artean Camus baitu gogokoen, Sartre gaztetxotik irakurtzen zuelarik). Poeta gazteak, saiatuago bati uzten dio lekua, hala ere, ideia berberak mantendu arren, konzientzia hartzeari buruzko zalantzak agertzen dizkio bere buruari, gogoeta sakon baten ondorio bezala.

Garai honetako Xabierren olerkigintzak, poesia soziala eta pentsamendu existentziala eta nihilistaren eraginaren ezaugarriak azaltzen ditu. Berak fedea galdu duela aitortzen du, liberazio bat bezala bizi du: “Jainkorik gabe, ni erabat neure buruaren jabe nintzen, neure erabakien jabe”.

1981ean Ciudad de Irún saria lortzen du Urrats Desbideratuak lanagatik (Gipuzkoa Kutxa Argitalpenak). Tonu arduratsuagoa erabiliz, berba gogortu egiten da eta zalantzek ezkortasunari eta etsipenari lekua uzten diote. Poetak ez du ezer onik bizitzarengandik espero, baina hala eta guztiz ere ez dio askatasunaren ideiari uko egiten. Heriotzaren hurbiltasunaren ideiak, bestalde, samintasunaz kutsatzen du bere gogartea, beraz, etsipenaren ideiak gero eta indar handiagoa hartzen du bere lan honetan.

Olerkigintza. Xabier Lete. Sailburu bezala Jabetza hartzen.

Olerkigintza. Xabier Lete. Sailburu bezala Jabetza hartzen.

Laurogeigarren hamarkadan idazteari uzten dio politikan jarduteko. Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura sailean aritzen da, zuzendari nagusi lehenik eta sailburu ondoren. Gaixotasunak zeregin publikoak alde batera uztera behartzen du.

Hurrengo hamarkadan, idazteari haria hartuko dio berriro eta 1992an bere hirugarren olerki sorta argitaratzen du, Zentzu Antzaldatuen Poemategia (Euskaltzaindia-BBK). Liburu honekin, Euskaltzaindiako Felipe Arrese Beitia Olerki Saria jasotzen du, gerora Biziaren Ikurrak izenburua hartuz, argitalpen berrian. Gaisotasunaren esperientziak eta heriotzarenganako hurbiltasunak, bere jatorrizko agnostizismoarengandik urruntzen dute, bizitzaren perzepzioa barnerakoia eta espirituala bihurtzen delarik. Xabier, zentzu honetan, bizitzarekin esker oneko poesia bat egiten hasten da, kantua otoitzarekin nahastua agertzen delarik. Xabierrek, kristau balore tradizionalei egiten die dei, hots, apaltasuna, errukia eta barkamena. Hau, hain zuzen ere, sufrimenduaren esperientziatik abiaturik, inoiz, erlijioak inposaturiko arau gisa.

2008an Egunsentiaren Esku Izoztuak argitaratzen du, bere azken olerkigintza lana. Honengatik Kritika Saria jasoko zuen urte berean, eta urte bat beranduago Euskadi Literatura Saria.

Egunsentiaren Esku Izoztuak bere goi-gailurreko lana da, bai estilo mailan, bai pentsamendu aldetik. Bizitako esperientziei buruzko gogoeta dario bere barne muinetatik, iraganaren edertasuna gogora dakar uneoro, nostalgia eta malenkonia baikorrez beteriko sentsibilitatearen bitartez; heriotza eta bizitzaren arteko azken muga den ibaia zeharkatuz alde egin duten izaki maiteenganako heriotzaz birraurkikuntza bezala mintzatzen delarik. Halaber, maitasun helduari, haragikoitasunaz biluzturik eta ulermen eta konplizitate sakonez jantziriko urteetan zehar konpartitua izan den maitasunari kantu bat da. Beraz, heriotzaren ondorengo birraurkikuntza, alde batetik, eta oinazea eta sufrimendua giza sentsibilitatearen bizi ikasbide bezala, bestetik, lan eder honen funtsa kontsidera ditzakegu, hain zuzen ere, bere egilearen lanik hunkigarriena.

Beraz, Egunsentiaren Esku Izoztuak, gogoeta sakoneko pentsalari baten lana da, oinaze eta galera sentimendua ikaskuntza positiboan eraldatzeko gai izan zen sentsibiltate oparoko gizon baten lana.

2009ko Durangoko Azokan Xabier Lete horrela mintzatzen zen bere azken olerki liburuaz (Egunsentiaren Esku Izoztuak) eta Lurdes Iriondori buruz:

Entré en un periodo de mi vida muy difícil, ya había tenido un periodo muy complicado en los años 80 pero a partir del año 94 me empecé a sentir muy mal. Luego vino la enfermedad de mi mujer, en el 98 operaron a Lurdes… Me faltó el impulso de escribir, nunca me abandonó la poesía, pero no pude escribir. La mitad de los poemas del libro ya estaban escritos cuando murió Lurdes, pero la experiencia de su muerte me llevó a escribir el resto, evocándola, invocándola, convocándola… Me impulsó a acabar el libro y a publicarlo. Tengo que reconocer que he recibido además un gran apoyo de la editorial, que han estado muy cerca de mí en todo momento, y que me han estado animando y empujando para que lo acabase. La experiencia de estos últimos años, desde que nos dieron la noticia de su enfermedad, ha sido muy fuerte, muy dura. En el libro he incluido relatos personales llenos de pasión, de amor, de dolor… He contado toda mi historia, hay algunos poemas en los que hablo de viajes y de lugares a los que acudí con Lurdes, historias dulces, tristes, alegres, que nos ocurrieron siendo muy jóvenes en Aragón, en el Mediterráneo, un invierno en Venecia…

 

Egunsentiaren Esku Izoztuak
Vulnerant Omnes XX

Azken oihurik gabe aldenduko naiz

argia gandutu zen menturazko lurraldean barrena,

ez dio nehork itzalari abegirik eskainiko

baina itzalaren erresuman itzaliko gara, 

zer pena bizitza galtzea, diozu ilunabarrean 

maite dituzunak gogoeta xehe iheskaria direnean

eta ibaiarekin batera aldenduko zarela jakitean

nehork mintzirudikatu ez zuen

haraindiko ibar urrunera,

hala ere, ederra zen bizitza eta bizi izatea 

Azkenik galeraren zerrenda ankerretan

idatzia utzi bagenuen ere,

gurutza ditzagun elkarrekin, maite 

azken belazea, azken loredia.

Me alejaré en silencio,

penetraré en el territorio incierto

en donde se enturbia la luz,

nadie acogerá a la sombra,

pero nos extinguiremos en su reino,

qué pena perder la vida, dices al atardecer,

a pesar de que lo que amas son pensamientos sutiles y fugaces

y que sabes que te alejarás con el río

al valle remoto,

que nadie logró imaginar ni describir,

sin embargo, era hermoso sentirse vivo, la vida,

aunque en última instancia quede escrita

en el infortunado inventario de las pérdidas,

crucemos juntos el último prado, amor mío, el último jardín.

 

 Egunsentiaren esku izoztuak poema liburuaren zati hautatuen irakurketa Donostiako Koldo Mitxelena Kulturgunean,
Joxan Goikoetxeak eskusoinuz laguntzen duelarik.

Heriotzaren begiakXabier Letek, Cesare Paveseren “Vendrá la noche y tendrá tus ojos” poema itzuli zuen. Bideoan, Paco Ibañez eta Joxan Goikoetxeak hitz eder hauetaz gozarazten digute: “Jakinen dugu egun hartan, o itxaropen!/bizitza zarela ta ezereza,/guztiontzat du heriotzak soa zorrotz/bakar, mutu, leizera jetsiko gara”.

RILKE LAGUNDUZ. Bi poeta: Rilke eta Lete.
Doinua: Karlos Gimenez.

2004an, Xabier Letek, Rainer Maria Rilkeren Orduen Liburua plazaratzen du Pamiela argitaletxearen eskutik. Lan eder honetan, Xabierrek hainbat miresten zuen txekiar olerkariaren hogeitamar olerkiren itzulpenak aurkezten dira, berak eginak. Liburutxoarekin argitaratu zen CD an, Karlos Gimenez musikariak pianoz laguntzen ditu.

Rilke lagunduz. Joxan Goikoetxea: eskusoinua. Karlos Gimenez: doinua.

“ERROTA ZAHAR MAITEA”, Juan Mari Lekuonak idatzi zuen. Lekuonatarrak, (Juan Mari, Julen, Andoni) oiartzuar eta Leteren umezaroko adiskide minak, ezinbesteko garrantzia izan dute euskal kulturgintzaren barruan. Olerki eder honetan, basoko errota zahar batek alea xehetzean egiten duen nigarra azaltzen da, patu bihozgabe batek urrundu dituen maitaleen arteko amodio samina oroitarazten digu.

Olerkigintza.

Todos los derechos reservados.